Saioak

PSIKOMOTRIZITATE SAIOAREN ANTOLAKETA
Oso garrantzitsua da saioa behar bezala antolatzea, umeengan lortu nahi diren helburuak lortzeko. Horretarako, saioa hainbat fase ezberdinetan bereizten da:
1.     Aurreko atala: Atal honetan saioan zehar lortu nahi diren helburu eta edukien arabera aurretik aipatutako txokoak prestatuko dira; hau da, aurreko atala gelaren prestaketa da, esaterako gomaespumazko blokeekin edo material gogorragoekin laberintoak prestatzea (gero fase oldartsuan botatzeko). Txoko bakoitza umearen mailara egokituta egongo da.
2.     Harrerako atala: Fase honetan umeak oinetakoak eta arropa gehiena kentzen dute (haien gorputza ikusteko eta ezagutzeko balio du), eta agurtu eta aurkeztuko dira. Irakasleak edo saioaren arduradunak arauak azalduko ditu umeek ondo gogoratu dezaten besteekiko errespetua oso garrantzitsua izanik. Atal honetan ere arnasketa ariketak, ariketa erritmikoak zein abestiak egin daitezke.
3.     Atal oldartsua: Fase honetan umeak lanerako prestatzen dira. Irakasleak esandakoan, aurreko atalan prestatutako antolaketak (gomaespumazko eraikuntzak zein laberintoak) botatzera ekingo diote, edo denak igerileku batera edo koltxoneta batera jauzi egingo dute. Batzutan ere garrasi egitea eskatzen zaie. Hau guztia daramaten energia kanporatzeko balio du, tentsio emozionalak askatzeko eta gorputzeko gihar blokeoa ekiditzeko.
4.     Berezko jarduera motorraren atala: Atal honetan haurrak etengabe txoko batetik bestera egoten dira. Aniztasun honi esker, aurrek era guztietako gaitasunak eta higitzeko beharrak lantzen dituzte (erabakiak hartu, esperimentatu, arazoak ebatzi, oreka lortzea...). Gune ezberdin hauei esker zailtasun maila guztietako eredu psikomotorrak lantzen dituzte. Irakaslearen helburua jarduera aberastea izango da. Fase hau luzeena izango da eta ordu erdi inguru iraungo du.
5.     Jolas sinboliko eta eraikitze atala: Atal honetan haurrak bizitza erreala imitatzen saiatzen dira, irudikatze jolasen bitartez. Horrela, fantasia eta errealitate lotzen dute. Hemen sokak, zapiak edo uztaiak bezalako materialak erabiliko dira. Jarduera honen helburuak hainbat dira: egoera deserosoak onartzea, errudun sentimena gutxitzea edota errealitatea onartzea. Irakasleak haien bizipenak ahoz adieraztera bultzatu behar ditu haurrak. Fase honen iraupena ordu laurden batekoa izango da gutxi gora-behera.
6.     Analisi atala: Fase honetan lortu nahi diren helburuetara bideratutako joko zuzenduak landu daitezke, zehaztasun motorreko jokoak lantzeaz gain (adibidez koordinazioa lantzeko). Atal hau ez da saio guztietan egingo.
7.     Agurraren atala: Atal honetan irakasleak taldea elkartu behar du, eta haurrak jarduerarekin deskonektatzea bilatzen da. Erlaxazio unea da, eta arropa eta oinetakoak janzten dituzten aldi berean denok saioa komentatu eta elkar agurtzen dute.
8.     Irudikatze eta lengoaia fasea: Azken atal honetan haurrek saioan bizi izandakoa irudikatu behar dute modu ezberdinez; marraztuz, plastilinarekin, antzeztuz... Ariketa hau haurren oroimena lantzeko eta bizi izandako kontzeptuak barneratzeko egiten da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario