Etxerako orientabideak

ETXERAKO ORIENTABIDEAK

Etxean ere psikomotrizitatea landu daiteke jokoen bitartez. Seguruenik ez dira psikomotrizitate saio batean espezialista batek lantzen dituen jarduera bezain eraginkorrak izango, baina berdin  ez egin arren, bai garapen motorra, sormena eta garapen adierazkorra landuko ditu haurrak. Gainera, etxean egiterakoan afektibitatea ere landuko da, haurraren ikaskuntza bultzatzeko oso garrantzitsua den aspektua. Horrela guraso eta haurren arteko harremana ere hobetuko da.
Haurren eguneroko bizitzan psikomotrizitatea sumatu daiteke hainbat jarduera eta ariketetan (esaterako galtzerdi bat jartzean edo ur edalontzi bat betetzean). Jarduera psikomotor hauen bitartez haurrak bere mugimenduen kontrola, koordinazioa, oreka eta orientazioa garatzen ditu.
Horretarako, interesgarria litzake etxean haurrarentzat espazio jakin bat izatea, non jostailu edo aurretik aipatutako material ezberdinekin haurra psikomotrizitatea lantzeko denbora izango duen. Txoko horretan ukipen, forma eta tamaina ezberdinak dituzten etxeko objektuak jarriz gero haurrak ezagutza ezberdinak esperimentatuko ditu. Kontuz ibili, ez jarri arriskutsuak suertatu daitezkeen objeturik! Posible ez bada, komenigarria litzateke parkera eramatea.
Nola landu?
Hemen uzten ditugu etxean adin ezberdinetako haurrek psikomotrizitatea garatzeko ariketen adibide batzuk:
        ·         Tunel moduko bat egin etxeko aulkiekin haurra azpitik lau hanketan ibiltzen pasatzeko.
        ·         Sofan dauden kojinak zein burukoak lurrean jarriz haurra gainean salto egitea.
·         Oztopo ezberdinak dituen ibilbide bat prestatu etxe barruan zein kaleko lorategi batean. Ibilbidea prestatzeko adibidez bi aulki eta igerilekuetan ohikoak diren “txurro” bat erabili daiteke oztopo bat osatzeko. Originala eta kreatiboa izan etxean dituzuen objektuekin!




No hay comentarios:

Publicar un comentario