Pertsona guztiak area desberdinetan garatzen gara: sozialki, kognitiboki, eta motorki, batez ere. Guzti horiek lotuta daude hazteko prozesu batekin, guztiz kontinua dena. Area guzti hauek, eskutik doaz eta batean gertatzen diren gauzak, besteen areatan esku hartzen dute.
GARAPEN KOGNITIBOA
Gizakiok jaiotzen garenetik, zaharra izaterarte hazteko prozesu bat gertatzen da, prozesu honetan, hazkuntza fisikoaz gain, baita ere hazkuntza psikologikoa gertatu egiten da. Badaude zenbait etapa ezberdin pertsona guztiek pasatzen dituzten hazkuntza kognitibo honetan, nahiz eta pertsona guztiak ezberdinak izan. Garrantzitsua da etapa hauek ezagutzea eta hauen ezaugarriak ondo ulertzea, haurren hazkuntza erraztu eta aberasteko. Etapa bakoitzeko momentu guztian definituta daude, noski bakoitzak bere ezaugarri ezberdinekin, ezaugarri nagusi batzuengatik:
- Etapa Sensoriomotorra (0-2 urte): Umearen erreflexu innatoak sortzen dira eta ohiturak bihurtzen dira, gainera, kanpoko munduri gehiago erreparatu egiten dio eta munduari garrantzi gehiago ematen dio.
- Etapa preoperazionala (2-7): Beraien ondoan gertatzen den guztia ulertu egiten dute, beraien pentsatzeko moduan oinarrituz. Garapen emozional eta sozialaren aurrerapen nabaria ikusi dezakegu.
- Operazio zehatzen etapa (7-12): Haurrak kapazak dira lehenago ikusitako eta bizitako esperientziak momentuan bizi ari direnekin erlazionatu ahal izateko. Beraien pentsamendua razonatzen hasi egiten dia, pentsamendu logikoago bat lortuz.
- Pentsamendu formal abstraktuaren etapa (12-...): Edozer gauzari arrazonamendua bilatzeko kapazak dira, guztian pentsatu egiten badute.Pentsamendu abstraktua lortzen dute, hau da, zerbait gertatuko delakoan jarri, gertatu gabe, adibidez, baloiarekin lehioa apurtzen badut, bizilaguna haserretu egingo da.
GARAPEN MOTORRA
Hasteko, komeni da kontzeptua definitzea, gizakion garapen motorra aztergai izan duten korronte ezberdinak aztertzen hasi aurretik. Hala ere, nahiko lan zaila dela esan daiteke, denboran zehar hainbat eratara azaldu baitute ikerlariek haren esanahia. Esaterako, Keogh-ek, 1977an, era honetara definitu zuen garapen motorra: ”arlo horrek giza gaitasun motorren aldaketak aztertzen ditu, jaiotzetik zahartzarora artekoak, aldaketa horietan eragina duten faktoreak eta horiek beste esparruekin duten erlazioa”. 2001ean, Ruiz, Gutierrez, Graupena, Linaza eta Navarro ere, bat etorri ziren Keoh-ekin garapen motorraren helburuak zehazterakoan: “describir y explicar el cambio en las competencias motrices a lo largo del ciclo vital”.
Bi definizio horiek ikusita, ikusi dezakegu garapen motorra ezin dela bakarrik zientzia batengatik ikusi, hau da, arlo desberdinetatik azaldu behar da.
Garapen motorra jaiotzetik zahartzarorako aldian ematen diren aldaketak dira, eta psikomotriziatearen helburuetako bat da. Hor kontuan hartzen dira aldaketetan eragiten duten faktoreak eta beste esparruekin duen erlazioa (garapen kognitibo eta sozial). Guk kontuan hartzen ditugunak lau domeinu dira izatez. Lehenengoa afektiboa da, emozio eta pentsamenduen azterketa egingo duena. Jarraian domeinu soziala egongo litzateke (taldeko kirolak eta gizarte erakundeen eragina aztertzen duena). Hirugarrena kognitiboa izango litzateke, eta hontan pertsonen pentsamenduen, jakintzen, eta hizkuntzaren prozesuaren azterketa bat egiten du. Gero azkenik amaitzeko, eta garrantzitsuena psikomotorra izango litzateke eta honek pertsona bakoitzak bere kabuz garatu beharreko gaitasun eta abilezietan zentratzen da.
Bi garapen motor mota desberdin daude:
Garapen motor lodia: balantza, gorputzaren posturaren aldaketak… hasierako momentuetatik agertzen da, hain zuzen ere, haurrak bere burua mantentzen duen momentutik.
Garapen motor fina: begien eta gorputz adarren koordinazioa. Geroago deskubritzen da, eskuekin jolasten hasten denean; hasieran pinzarena eginez eta ondoren guraizeekin jolastuz.
Etapak:
0-6 hilabete:
-Goiko gorputz adarra erabiltzen hasi
-Koordinazio primitiboak
6 hilabete- 2 urte:
-Erreflexuen eboluzioa
-Begirada eta eskuaren koordinazioa
-Mugimendu boluntarioak egiten hasi
2-6 urte:
-Mugimendu basikoak (saltoak, ibilkera…)
-Balantza hobetu
-Gorputzaren ezagutzarekin hasi
6- nerabezaroa:
-Abilezien perfekzioa eta beste abilezien bilaketa
-Hobekuntza saltoan, abiaduran, motrizitate finean…
-Gorputzaren ezagutza osoa lortzea
- Gaitasun fisikoen manifestazioa
-Espezializazio motorra
-Hobekuntza jarduera motorretan
GARAPEN SOZIALA
Garapen soziala amaren tripan zaudenean hasi egiten da. Haurrak beraien emozioak garatu egiten dituzte garapen sozialaren menpean, horregatik, emozioen garapena eta garapen soziala bat datorrela esan dezakegu. Sozializazioa ez da bukatzen zure bizitzaren momentu konkretu batean, beti egiten duzun zerbait da, baino bai egia dela base nagusiak haurtzaroan eta nerabezaroan egiten direla. Eriksonen teoria jarraituz, garapen psikosozial hau 8 etapatan banatu egiten da, nahiz eta haurtzaro eta nerabezaroan bakarrik hauetako 5 egon.
Umearen garapena:
Lehenik eta behin, aipatzekoa da umearen garapen motorra bi printzipioetan oinarritzen dela; lehengo printzipioa, gorputz adarren kontrola gertutik urrunera doa. Hau da, enborretik hurbilago dagoen adarraren partean kontrol handiagoa izango dute. Eta bigarrena, gorputz enborraren kontrola burutik aldaketara. Hala nola, buruak sortzen dion hasierako desoreka, hankak sortzen diotena baino goizago kontrolatuko du.
Garapenarekin batera esperientzia eta heldutasuna lortzea izango dugu helburu moduan, baina kontuan izan behar da inguruneak umearengan izango duen eragina. Horrela umearen nortasuna sortuko da. Beraz, ezinbestekoa da umea osotasunez garatzea, bai alde motorretik, bai kognitibotik baita sozialetik ere.
Garapen motorrarekin umea oinarrizko trebetasunak bereganatuko ditu eguneroko bizitzan ornitzeko: besteak beste, zutik mantentzea, ibiltzea, jauziak egitea, objektuak hartzea eta jaurtitzea, oreka mantentzea…Beste eragin oso garrantzitsu bat postura egokiekin haztea da. Adibidez, eserita dagoenean bi hankak bere aurrekaldean izatea eta ez bata barrurantza eta bestea kanporantza.
Psikomotrizitatea garapen kognitiboan eragin handia du. Ukimenarekin batera, umeak objektuak ezagutzen doa, itxurak, azalerak, eta askotan objektuak ahora eramaten ditu zaporea ere ezagutzeko. Bere ingurua ezagutzera lagunduko dio psikomotrizitateak.
Eta azkenik, garapen sozialean ezinbesteko eragina gauzatuko du. Umeak norekin jolastu, nola jolastu eta zerekin jolastuko duen erabakitzeko beharrean ikusiko du bere burua. Hasieran normala izango da umea bakarrik jolastea, bere mundua sortzen ari delako. Bere eguneroko beharrak asetzeko komunikatzen hasiko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario