Zer da psikomotrizitatea?

PSIKOMOTRIZITATEA
Zuzendu gabeko interbentzioan oinarritzen den sistema pedagogiko bat da. Psikomotrizitatearen interbentzioan, umearen eremu guztiak (afektibitatea, motrizitatea eta kognizioa) kontuan hartuta egiten da, bere madurazioa kontuan hartuz eta bere pertsonalitatearen integrazio harmonikoa lortuz.
Psikomotrizitatean estrategia pedagogikoak erabiltzen dira, hauek ezagupenen eraikuntzan abiapuntua izanez..
Dena den, estrategia pedagogikoak maiz aldatu egin behar dira, ume trebeenak ez izateko jolasen agintariak. Zailtasun maila desberdinak ere egon behar dira, trebetasun gutxiago duten ikasleengan beldurra ez sortzeko.

Psikomotrizitatea gela batan lantzen da, gela hau ez da momentu konkretu bat pasatzeko tokia izango, baizik eta klasea antolatzeko beste modu bat izan behar du. Horretarako irakasleak orientazio pedagogiko garbi bat izan behar du.

Dominguez Sevillanoren ustez hiru helburu bereizi behar dira:

  • Komunikatzeko plazerra; bizipen ezberdinen bidez adierazten da, adierazpen gehienetan hitzezkoa izango ez delarik.
  • Sortzeko plazerra; umeak gauzak manipulatzen sormena lantzen du, eta honek ongizate sentsoriala, tonikoa eta afektiboa ekartzen dizkio.
  • Ekintza operatiboen plazerra; errealitatea emozioen bitartez eraldatzen ditu, objektuek bere zentzua galtzen dute beste berrri bat eskuratuz.

Psikomotrizistak umearen adierazpenei egingo die kasu, aurreko hiru helburu hauek lortzeko eta hobetzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario