PSIKOMOTRIZITATE
GELA
Haur-hezkuntzan lortu nahi diren ezagutza, trebetasun eta jarrerak
nahitaez gorputzaren jarduera batetik pasatu behar dute; haurraren gorputza
hezkuntza-prozesuaren ardatza dela esan dezakegu.
Psikomotrizitate gelan umea azaldu daiteke bera den bezalakoa,
alaitasunez eta pozarekin. Ohikoena saioa arropa gutxirekin egitea da, umeak
eroso egoteko eta haien gorputzak ezagutzeko; horrela sentsazioak hobe
eskuratzen ditu. Horretarako, komenigarria da gelan ispilu handi gat egotea,
haien gorputza ikusteko.
Aucouturier-ek hiru txoko bereizten ditu psikomotrizitate gela baten
barruan, umearen madurazio integrala (motore, afektibo eta kognitibo)
sustatzeko:
•
Txoko sentsomotorea: Espazio honetan mugimendua jarduera espontaneo
bat da, gorputz-irudia eta identitatea sendotzearren. Aipatutako mugimendu
hauek umearen globalitatea adierazten dute; hau da, umearen eguneroko
bizitzarako baliogarriak diren oinarrizko trebetasunak lantzen dira. Esaterako, txoko honetan jauziak, jaurtiketak,
eskailerak igo, gomaespumazko blokeekin eraikuntzak egitea edo behatzea
bezalako jarduerak lantzen dira.
•
Adierazpen psikomotorraren txokoa: Txoko honetan dimentsio sinbolikoa
garatzen da, non fikzioaren bidez umeak errealitatea imitatzea saiatzen duen.
Umeak paper ezberdinak betetzen ditu, adibidez ogibide ezberdinak imitatu
(medikuak, gurasoak...). Txoko honetan ere umeak oreka eta konpentsazioa
bilatzen du.
•
Urruntze edo komunikazioaren txokoa: Espazio honetan umea emozioetatik
aldentzen da, eta eraikitzeko, marrazteko, moldeatzeko edota margotzeko beste
espazio bat bilatzen du. Joko sinbolikotik aldentzen da eta komunikatzeko era
ezberdinak bilatzen ditu (begiradak, keinuak, ahotsa edota mimika).
Materialari dagokionez, aurretik aipatu dugun moduan, garrantzitsua da
ispiluaren presentzia, horrela umeak sentsazio hobeak somatuko dituelako bere
burua jolasten ikustean. Bestalde, komenigarria da gelako materiala ukimen,
tamaina eta azalera ezberdinak izatea haien esperimentazioa osatzeko eta
grabitate sentsazio berriak eskuratzeko (adibidez aurretik aipatutako
gomaespumazko blokeak edo puxikak). Horrez gain, ezkutatzeko, labaintzeko,
babesteko edota igotzeko materialak egotea afektuzko egoerak bizitzea eragingo
dute.
Material hauek bitan sailkatzen dira. Bakoitzak kokapen berezia du,
eta kokapen horri lotuta helburu bat esleitu diezaiokegu:
-Gorputz
hezkuntzarako material espezifikoak: Hemen gimnasioko materialak sartzen
dira; espalderak, sokak, koltxonetak... Horrez gain, umeak aisiraldirako eta
kirolerako erabiliko dituen materialak ere sailkapen honen barruan sartzen dira
(kolunpioak, balanzinak, baloiak, gomazko palak...). Azkenik psikomotrizitateko
materialak gorputz heziketarako material espezifiko bezala kontsideratuta daude
ere, eta hauek erritmoa, koordinazioa, sentsazioak zein gorputza ezagutzeko
erabiltzen dira.
-Gorputz
hezkuntzarako material ez espezifikoak: Sailkapen honetan material
naturalak sartzen dira, esaterako hostoak, harriak, material birziklatuak...
Horrez gain norberak egiten dituen materialak ere sailkapen honen barruan
sartzen dira (esaterako plastikozko, zeloko zein paperezko pilotak) eta baita
ere material komertzialak (gomak bezalako material elastikoak, oihalak...)
No hay comentarios:
Publicar un comentario